Danbor hotsek hatuko dute Lezoko plaza igandean

Donostiako danborradaren eguna ospatuko dute igandean Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek eta Musika Bandak, eta hortaz, danbor hotsek hartuko dute Gurutze Santuaren plaza egun horretan.  12:00etan abiatuko dira musika eskolaren egoitzatik kalejiran ikasleak eta musika bandako kideak, eta emanaldi nagusia plazan egingo dute ordu erdi beranduago. Euria egingo balu Saldisen egingo dute danborrada.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.