Parte hartze handia eduki dute Oiassoko Gabonetako tailerrek

Gabonetako tailerrak Oiasso museoan

Gabonetako tailerrak Oiasso museoan

Oiasso Erromatar Museoko arduradunek kontent agertu dira umeei zuzendutako Gabonetako tailerretako parte hartzearekin. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean zortzi ikastaro egin zituzten denera museoan, eta 73 umeren parte hartzea eduki zuten. Hala, ia tailer guztietan aurrekisutako leku kopurua bete zutela adierazi dute museotik. Umeak antzinako kultura eta historiara hurbiltzeko helburua izan dute tailerrek; beti ere, era dibertigarri eta arinean. Besteak beste, antzinako asmatzaileen inguruko gaiak eta Egiptoko mitologia jorratu zituzten txikienak ikastaroetan. Aurten gainera, harrera “bikaina” eduki duten bi berritasun eskaini ditu Oiasso museoak: bata, galletak egin eta erromatar xehetasunekin apaintzeko ikastaroa, eta bestea, erromatar diseinuei jarraituz mosaiko bat egiteko tailerra.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.