Haurren bizkarreko minen inguruko hitzaldia, asteartean liburutegian
Datorren asteartean, hilaren 15ean haur eta gazteen bizkarreko gaitzen gaineko hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bizkarreko arazoak dituzten edo horiek saihestu nahi dituzten 0-25 urteko haurren gurasoei zuzenduta dago. Michel Marnier AEBeko Iowako Palmer Unibertsitateko Kiropraktikan doktorea da.