Iñigo Arrizabalaga gogoratzeko, futbitoan Donibanen

Iñigo Arrizabalaga gogoratzeko partida

Partidetan parte hartu zuten kideak

Hamazazpigarrenez bildu ziren abenduaren 27an Donibaneko kiroldegian, Iñigo Arrizabalaga gogoratzeko, hainbat pasaitar futbitora jokatzera. Hori taldek jokatu zuten: Pasaiako Portu Agintaritzako portuen ligan jokatzen duen taldea, Errenteria-Oreretako futbol 7 lehian parte hartzen duen portuko taldeak, eta Arrizabalagaren hainbat lagunek osatutako taldea. Antolatzaileen arabera, emaitzek ez zuten garrantzirik, “giroak bai, ordea. Oso ona izan zen. Helburua beste urte batez Arrizabalaga gogoratzea izan zen”. Zendutako antxotarraren senideak eta lagunak ere izan ziren partidak ikusten, eta bidenabar, Pasaiako Portu Agintaritzaren babesa eskertu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.