Pertsona bat atxilotu dute Oiartzunen, kokaina izatea leporatuta

Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean, autoko abiadura-palankan gramo bateko hamalau kokaina poltsatxo aurkitu ondoren. Segurtasun Sailak adierazi duenez, 21:00etan izan zen gertakaria, herriko gasolindegi batean. Ertzainek autoa miatu zuten eta abiadura-palanka babesten duen plastikoa ondo lotuta ez zegoela ikusi zuten eta hor topatu zituzten kokaina poltsatxoak. Atxilotutako gazteari osasun publikoaren kontra egitea egotzi diote eta gaur pasatuko da epailearen aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.