Arraun denboraldia gaur hasiko da, aulki mugikorrarekin

Hondarribiko zortzikoa

Hondarribiako zortzikoa, iazko lehia batean

Gaur hasiko dira arraunarekin harremana duten lehiaketen egutegi ofiziala. 16:00etatik aurrera, Hondarribian dute hitzordua Gipuzkoako aulki mugikorreko ontziek, Gipuzkoako Distantzia Luzeko II. Txapelketan. Bertan, Oarso Bidasoko hainbat ontzi izango dira, Hondarribikoak, Santiagotarrak-ekoak, San Juan taldekoak, eta San Pedrokoak.Hilaren 19an kategoria horretako Euskadiko Txapelketa egingo dute, Bidasoa ibaian berriz ere; Espainiakoa, berriz, hilaren 27an izango da, Kataluniako Amposta (Tarragona) herrian. Hondarribia Arraun Elkarteko kideek jakinarazi dute denera 54 ontzik parte hartuko dutela gaurko lehian, eta horietan 260 arraunlari izango dira, emakumeak eta gizonak. Proba nagusian, gizonen zortzikoan, San Pedrok, Hondarribiak, Oriok eta Santiagotarrak-ek parte hartuko dute; berdeak dira txapela irabazteko faborito nagusiak, joan den urteko emaitzak kontuan hartuz gero.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.