Autobusak, Bilborako bidean

Herrira-k gaurko deitutako preso politikoen aldeko mobilizazio orokorrera  joateko autobusak atera dira Oarso Bidasotik. Denera, bi eskualdeetatik, 15:00ak inguruan 30 autobus atera dira, ia 1.700 pertsona. Horri autoz doazenak gehitu behar zaizkio. Errenteria-Oreretan, esaterako, zazpi autobus bete dituzte (bertakoak dira irudiak), eta Panierreko zubi ondoan bildu dira herritarrak Bizkaiko hiri burura joateko.

Autobusak iritsi bezain pronto, gidarietako batek antolatzaile bati esan dio “Bilbon nahaste handia” dagoela dagoeneko. Trafikoaz eta aparkalekuez ari zen autobus gidaria; “ez dakit non aparkatuko dugun, baina kideek esan didatenez, dagoeneko jende pila dago han”, zehaztu du txoferrak. Izan ere, autobus gidariek barne mailako irratia dute haien artean komunikatzeko, eta gaurkoa bezalako mobilizazio erraldoi batean are gehiago trukatzen dute informazioa. U12 Bilboko manifestazioa

U12 Bilboko manifestazioa U12 Bilboko manifestazioa Herritarrek, autobusetarako txartelak hartu zituztenean, kolore bateko kartulina jaso zuten. Hala, autobusak ere koloreka jarri dituzte, eta herritar bakoitza zegokion kartulina koloreko autobusera sartu da, helduenak lehenengo, gazteak beranduago. Dagoeneko Bilborako bidean daude Oarso Bidasoko 30 autobusak. Milaka eta milaka pertsonarekin bat egingo dute Bilbon. Ondo bi bideoak mobilizaziora joan diren bi herritarrenak dira, eta Bilbora zergatik doazen azaldu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.