Abadiñora joango dira Aiton Bordakoak otsailaren 3an

Abadiñora irteera antolatu dute Aiton Bordakoek Otsailaren 3rako. Bertan antolatzen den San Blas azoka bisitatzea dute helburu. Azokan ibilita, berriz, Azpeitiara joango dira Kiruri jatetxean bazkaltzera. Ondoren San Ignazio Loiolakoaren basilika ikustera joango dira irteeran parte hartzen dutenek. Irteeran parte hartzeko,  astearte eta ostiraletan eman dezakete izena Aiton Bordan 11:00etatik 12:30era bitartean, autobusa bete arte. Irteeraren salneurria, 33 eurokoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.