Girizia mendi taldeak prest du aurtengo mendi egutegia eta lehenengo irteera hilaren 27an (igandea) egingo da, Astigarragara. Lau ordu eta erdiko ibilaldia prestatu dute mendi taldeko kideek. Doneztebe plazatik abiatu (08:30ean), Sarobe-erreka pasa, hortik Iantziko lepoa igo eta Aldurara (537 metro) iritsiko dira. Malmazain Igoin lepora joango dira gero, hortik Epelera eta azkenik Oialume Zar sagardotegira. Izan ere, bertan bazkalduko dute mendizaleek.
BTTz egiteko aukeraIbilaldia mendiko bizikletaz egin nahi duenak aukera ere badu. Kasu horretarako beste bide bat gomendatu du mendi taldeak. Abiapuntua bera da, Doneztebe plaza. Gero Sarobe-errekatik Sorondora joan behar dute bizikleta zaleek. Hortik Zaldingo gainara, Kausora, Zariara, Iruritara, hortik Añarbe eta Malmazar pasa, Epele eta hortik Oialume Zar sagardotegira.
Izena eman nahi duenak bi bide ditu: Amazkar tabernara edo Garmendi txokolategira hurbildu, edo Internet bidez (
Girizia.org). 35 euro balio du irteerak (bazkaria eta autobusa sartzen dira). Izena emateko azken eguna hilaren 23a (asteazkena da).