
Eguberrietako oporretatik bueltan berritasunekin iritsi da Pasaia Musikal. Hiru hileko bi tailer berri abian jarriko dituzte, Aste Santura arte, dantzarekin lotuta: ekialdeko dantzak eta flamenkoa. Tailer bakoitzaren prezioa 33,60 eurokoa izango da, eta informazioa biltzeko nahiz izena emateko ondoko telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek: 943 39 60 55. Ondorengo ordutegiak izango dituzte bi tailerrek:
- Ekialdeko dantzen tailerra (bi aukera): asteartero, 15:45etik 16:45era, eta 16:45etik 17:45era.
- Flamenko tailerra: asteazkenero, 17:30etik 18:30era.