Hondakinen Batzordearen lehen bilera gaur da, Iztietan

Hondakinen Batzordea auzoz auzoko bilerak egiten hasiko da, eta gaur izango du lehenengoa Iztietako auzo elkartean, 19:30ean. Bihar, berriz, Kaputxinoetako auzo elkartean izango da, 18:00etan, eta etzi Agustinetako auzo elkartean. lehenik eta behin, hondakinen herriko egoeraren berri eman, eta gero, horiek biltzeko sistema egokienaren inguruan hitz egiteko. Bi fasetan emango dituzte aurrera bilerak. Lehenengoan (orain martxan jarriko dutena) hondakinek herrian egun duten egoeraren berri emango dute, eta bigarrenean, berriz, horiek biltzeko sistemaz eztabaidatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.