Irrien Lagunek balorazioa egingo dute larunbatean, Errenterian

Hamabost hilabete pasatu dira Oarsoaldeko Irrien Lagunen kluba sortu zutenetik, eta horren balantzea egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Merkatuzarren. Saioak bi zati izango ditu: lehenengoan, zer egin duten ondo eta zer hobetu daitekeen aztertuko dute, eta bigarrenean, berriz, urte berria antolatzen hasiko dira, “parte hartze prozesuaren eta ekintza berrien inguruko urratsal marrazten hasteko”. Aurreratu dutenez, hilabete horietan guztietan ekimenaren oinarriak “eztabaidatu, aberastu eta onartzea” lortu dute, baita “umeen parte hartze prozesua abian jarri eta ekintzen aroa jai batekin” abiatzea ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.