Oskar Benas gonbidatu dute hil honetako Kasual Friday-era

Bitamine Espazioak 2013. urteko lehendabiziko Kasual Friday-a antolatu du ostiralerako, urtarrilaren 18rako. La gran isla de Creto aurkeztuko du Oskar Benas artista irundarrak bertan, musika eta ilustrazioetaz lagunduta. Bitamine Espazioak hil bakoitzaren hirugarren ostiralean antolatu ohi du Kasual Friday ekitaldia. Artea eta gastronomia uztartzea da helburua eta beraz, musika, argazkilaritza, artea… aurkezteaz gain, mokadu bat izateko aukera ere bada. 20:00etan hasiko da ekitaldia, Bitaminek Perujaran kaleko 9. zenbakian (Olaberria) duen egoitzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.