Xuriek Lombez liderrarekin galdu dute

Hendaiako Stade errugbi taldeak Lombez liderraren etxean galdu zuen atzo 25-16, Federale 2 Ligako 11. jardunaldian. Porrotaren, eta BTSren eta Aireren emaitzen ondorioz —BTSk 15na berdindu zuen eta Airek 31-16 irabazi—, bosgarren tokiraino jaitsi dira xuriak, 32 punturekin. Lombez lider sendo da, 41 punturekin, Mauleonek baino lau gehiago. Hirugarren Aire taldea dago (36rekin), Boucau-Tarnos laugarren (33) eta bosgarren Stade (32rekin). Bigarren taldea garaile Hendaiako bigarren taldeak garaipena lortu zuen Lombez IIren kontra (18-29). Markagailuari buelta eman behar izan zioten xuriek, bigarren zatiaren hasieran etxeko taldeak 18-7 jarri baitzen aurretik. Gauzak okerren jarri zitzaizkienean Hendaiako taldeak ez zuen etsi, eta borondatez eta kemenaz lortu zuen emaitza bere alde jartzea: 18-22. Emaitza horrekin ere, aurrera segitu zuten hendaiarrek, eta Samorak partidako azken entsegua lortu zuen, garaipena biribiltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.