Arratsaldeko itsasgorarekin berriro urez beteko da Jaitzubia auzoa

Uholdeak Jaitzubian

Jaitzubiako baratzak urez gainezka, arratsaldean

Atzotik gelditu gabe ari den euriak hainbat kalte eragin ditu, batez ere Jaitzubian. Auzo horretan, euri asko egiten duen ia beti bezala, baratzak urez gainezka agertu dira goizean eta hala jarraitzen dute arratsaldeko lehen orduetan ere. Gainera, haizeak hainbat zuhaitz bota ditu eta gune batean linea elektrikoa erori da, Ogallurretazpi inguruan. Jaitzubian dagoen Irungo Txingudi ikastetxean arratsaldean ez dute klaserik eduki. Goizean, egoera txartzen ari zela ikusita eskolatik atera dituzte haurrak eta arratsaldean eskolara ez eramateko eskatu diete gurasoei. Jaitzubiakoez gain, Minasoroeta kalean eta Simonenetik oso hurbil zuhaitzak erori dira gauean eta udal langileek erretiratu dituzte goizean. Mareak behera egin duenean arazoak gutxitu dira, baina denbora beharko da erreken bazterretan dauden baratzetako ura joateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.