Arazorik ez da izan gauean Errenteria-Oreretan

Oiartzun ibaiaren emaria murriztu egin da zertxobait atzotik, eta gauean ez die arazorik eman bizilagunei, Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Atzo egun osoan gogotik bota zuen euria, eta ibaia atera egin zen Lartzabal auzoan, parkea eta kantxa urez betez. Horrez gain, hainbat garaje ere urak hartu zituen, toki berean, eta autoak ere ibai ondotik kendu behar izan zituzten udaltzainek. Goizean egoera nahiko bare dagoen arren, arratsalderako euri zaparradak areagotuko direla jakinarazi du  Euskalmetek, eta Eusko Jaurlaritzak ere alerta laranja mantendu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.