Kasernarat talde akustikoak Banakon joko du ostiralean

Kasernarat taldea

Kasernarat taldeak pop rock akustikoa egiten du

Irundarrez eta errenteriarrez osatuta dagoen Kasernarat pop-rock talde akustikoak kontzertua emango du ostiralean Txiplaoko Banako tabernan. 22:00etan hasiko da eta sartzea libre izango da. Joaten direnek 70.eko rockari buruzko kartel erakusketa ikusteko aukera izango dute. Banakotik aurreratu dutenez, otsailaren 2an, larunbatarekin, Briganthya folk taldeak joko du bertan. Kontzertuaren ordua oraindik ez dute zehaztu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.