Unai Emeryk Sevilla taldea entrenatuko du

Unai Emery hondarribiarrak Espainiako Lehen Mailan jokatzen duen Sevilla taldea entrenatuko du. Joan den asteburuan Michel Gonzalezekin zuen harremana eten zuen Sevillako taldeak eta Emeryrekin akordio batera iritsi da, 2014ra arte taldea zuzendu dezan. Iazko azaroaren 25etik lanik gabe zegoen Emery. Valentzia utzita, Moskuko Spartak taldean ari zen baina emaitza txarrengatik kargutik kendu zuen klubak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.