Hainbat hitzordu finkatu dituzte Katean, urtarrilean

Katea-Landetxa auzo elkarteak urtarrilerako antolatutako egitarauaren berri eman du. Hala, lehen hitzordua bihar finkatu dute auzokideek eta txikienei zuzenduta egongo da. Garfield 2 filma emango dute auzo elkartearen egoitzan kokatutako liburutegian, 17:30etik aurrera. Emanaldia euskaraz izango da. Datorren asteburuari begira, mendi irteera antolatu dute elkarteko kideek. Auzo elkartearen egoitzatik abiatuko dira parte hartzaileak urtarrilaren 27an goizeko 09:00etan, eta inguruko bideetan barrena ariko dira. Bi ordu eta erdiko ibilbidea antolatu dute. Bukatzeko, bilkura irekia deitu du elkarteak urtarrilaren 28an, 19:30ean. Kexak, iradokizunak, proposamenak… biltzea da helburua. Hori dela eta, parte hartzeko deia luzatu diete bizilagun orori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.