"Egindakoaz harro gaude. Denon artean lortuko dugu"

  Jendetza elkartu da Donostian atxilotuak izan eta espetxeratzeko agindua duten gazteei elkartasuna adierazteko. Ezkutatuta zeuden Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza oreretarrak manifestazioan izan dira. 12:30ean abiatu da manifestazioa Bulebarretik, Euskal gazteria libre eta legala lelopean. Atxilotu eta espetxeratzeko aginduarekin daude oraintxe Errenteriako bost gazte eta Donostiako bat. Haiei elkartasuna adierazteko eta gazte mugimenduaren zilegitasuna aldarrikatzeko deitu du manifestaziora Eleak mugimenduak. Manifestazio bukaeran Maitane Linazasorok hartu du hiruren izenean hitza eta egindako lanaz harro daudela esan du eta babesa eskertu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.