Amaia eta Alexander Camareroren erakusketa 27ra arte bisita daiteke

Alexander eta Amaia Camareroren erakusketa

Alexander eta Amaia Camareroren erakusketa

Amaia eta Alexander Camarero artisten erakusketa hilaren 27ra arte ikusgai izango da, Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Obraren “orijinaltasuna” nabarmendu dute artistek. Alexanderren kasuan, koreografia bat osatzeko metodologia berri bat erakusten du. Koreografia osatzerakoan publikoak aktiboki parte hartzea bilatzen du artistak. Horretarako, gorputz adierazpenerako kode “erraz” bat asmatu du Camarerok; edozeinek marraz dezakeena. Proiektuaren garapena ikus daiteke erakusketan. Amaia Camarerok bestalde, argazki erakusketa abiatu du. Pintura eta natura uztartu ditu artistak erakusketan. Erakusketaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik igandera. Sartzea debalde da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.