Baldintza gogorretan jokatu dute Oiartzungo neskek
Bana berdindu zuten Oiartzun Kirol Elkarteko emakumezkoek (Espainiako Bigarren Mailan daude) Añorgaren kontra jokatutako partidan. Baldintza gogorretan jokatu zuten partida, eguraldi oso txarra egin baitzuen. Bi taldeek ongi jokatu zuten eta atsedenaldira golik sartu gabe joan ziren. Bigarren zatiko azken txanpan sartuak zirenean Añorgak gola markatu zuen, baina oiartzuarrek azkar erreakzionatu zuten eta markagailua berdintzea lortu zuten.