Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute

2013ko Inauterietako kartel irabazlea

2013ko Inauterietako kartel irabazlea

Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute dagoeneko Irungo konpartsetako ordezkariek. Juan Diego Inglemo Benavente egilearen Delreves izeneko lanak lortu du lehen saria, eta 500 euro eskuratu ditu egileak horri esker. Bigarren saria Iñaki Fernandez Iturmendiren Metamorfosis lanak eskuratu du eta horrekin batera, 150 euroko saria lortu du egileak. Aurtengoan desfilean parte hartzen duten konpartsen ordezkariek osatu dute epaimahaia, eta lehiaketan parte hartutako 26 lanen artean irabazlea aukeratu behar izan dute. Irungo Udaleko Kultur arloak bestalde, 2000. urtetik 2012. urtera bitarteko kartelen aukeraketa bat egin du, erakusketa bat abiatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 29tik otsailaren 10era bitartean abiatuko dute erakusketa, baina lekua zehazteke dago oraindik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.