Labandibar eta Kazabon, literaturako udaberriko nobedadeen artean

Elkar argitaletxeak heldu den udaberriko heldu zein haur literaturako nobedadeak plazaratu ditu eta horien artean bi oiartzuarrenak daude. Goiatz Labandibarrek martxoan aurkeztuko du Interrail izeneko lana, Igartza bekaren ondorioz. Elkarrek aurkezten duen bezala, Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin bilduma da Labandibarren lana. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza hirietan kokatutako 11 ipuin aurkituko ditu irakurleak eta horietan askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina eta tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua kontatzen du, besteak beste, idazle oiartzuarrak. Haur literaturaren nobedadeetako bat Antton Kazabonen Parke bakartia izango da, maiatzean aurkeztuko dute. Batela sailaren barruan kokatu dute Kazabonen liburua, 6 urtetik gorakoei zuzendua izango da, beraz. Martin Eztabilondoren istorioak topatuko ditu irakurleak. Alkate izan nahi zuen betitik Martin Eztabilondok eta halako batean bere herriko alkate izatera iristen da. Alkate izandakoan, herritarren eskaera guztiak beteko zituela zioen eta halaxe gertatu zen: herritarrek parke bat egiteko eskatu zioten eta alkateak eskaria betez zuen. Halere, parkeak ez zituen herritarren ilusioak bete: beti hutsik zegoen. Kazabonen eta Gallegoren lanak oinarri 5. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian jarri dute eta Antton Kazabon oiartzuarraren Parke bakartia liburua eta Patxi Gallego oreretarren ilustrazio bat izango dira oinarri lehiaketan parte hartzeko. Parte hartzaileek Kazabonen liburuan oinarrituta ilustrazio bat egin beharko dute edota Gallegoren ilustrazioan oinarritutako ipuin bat. Parke bakartia oraindik argitaratu gabe badago ere Elkarren webgunean aurki daiteke, gainontzeko xehetasunekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.