Martutenen espetxeratu dituzte Anza, Linazasoro eta Lujanbio

Arkaitz Anza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbio gazteak Martuteneko espetxera eraman dituzte. Larunbatean atxilotu zituzten Errenteria-Oreretako hiru gazteak, Maria Cristina Hotelean kateatu eta gero. Joan den ostiralean hilabete bete zuten ezkutatuta hiru gazteek, Espainiako Auzitegi Gorenak haien kontrako epaia berresten zuela jakinarazi zuenetik. Herenegun, Donostian Gazteria Libre eta Legala lelopean Eleak Mugimenduak deitutako manifestazioarekin bat egin zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.