Traktorea lortzeko bigarren fasean sartu da Arraztalo

Lehenengo fasea gaindituta (6.000 euro) traktorea lortzeko bigarren eta azken fasean sartu dira Arraztalokoak. Helburua, orain, 9.000 eurora iristea da eta horretarako oraingo bideetatik jarraituko dute (kontu korronte bidez: Kutxa-2101 0060 05 0012672317; Caixa- 2100 4481 08 0200088473. Eskura emanda: herriko taberna eta dendatan eta barazki banaketan, astelehenero 18:00etan Killirikupen). Kanpaina Internet bidez jarrai daiteke euskadi.goteo.org/project/traktorea webgunearen bidez. 40 eguneko epea dute 9.000 eurora iristeko, martxoaren 1ean bukatzen da epe hori. Hori lortuta traktorea erosi ahal izango dute Arraztalokoek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.