Zarautz erraz gobernatu zuen Oiartzun Kirol Elkarteak

Ohorezko Mailako Oiartzun futbol taldeko mutilek 2-0 irabazi zieten zarauztarrei. Hasierako minututik oiartzuarrek partida dominatu zuten zentzu guztietan. Lehenengo zatian sartu zituzten oiartzuarrek partidako bi golak; lehenengoa Eñaut Fernandezek sartu zuen eta bigarrena Ander Garmendiak. Bigarren zatia bide beretik joan zen, Zarautz markagailuari buelta ezinda eta Oiartzun partida ongi eramaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.