Bai Euskal Herriari-ren saria, Pasaiara berriz ere

2013ko zozketaren irabazlea, Bai Euskal HerriariLourdes Mariezkurrena sanjuandarrak irabazi du Bai Euskal Herriari herri ekimenak urtero antolatzen duen nazio mailako zozketa. 1.935 zenbakidun txartela saldu zion Aintzane Petrirenak Mariezkurrenari, eta berriki egindako zozketan egokitu zaio saria (argazkian irabazlea eta saltzailea daude). Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten guztiei. 20 lagunentzako bazkaria Irunberriko Azpea upategian, Oibarreko Mendiko upategira bisita eta autobusaren joan-etorria irabazi ditu Mariezkurrenak. Bigarren urtez jarraian Antxon saldu dute nazio mailako zozketa irabazi duen txartela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.