Bi ikus-entzunezko hartuko ditu Kabigorrik asteburuan

Hitzordu bikoitza izango da asteburuan Kabigorri Ateneoan. Batetik, Josu Guerrak Spirit of Anuk belaontzian egindako zeharkaldia jasotzen duen ikus-entzunezkoa emango dute ostiralean. Bestetik, M15 Bidasoa mugimenduak Zineforuma antolatu du hilaren 27rako, igandearekin. Pasaiakoa da Guerra eta haren kasuan, 2010eko abenduaren 2an abiatu zen Hondarribiko kaitik Kanaria Uharteetara, Spirit of Anuk belaontzian. Bertan, Bermeoko (Bizkaia) Nerea Azkarate ontziratu eta Cabo Verdera abiatu ziren. Giza laguntza banatu zuten bertan eta ondoren, Karibean kokatutako Holandarren Antillak bisitatu zituzten Hainbat geldialdi egin zituzten bidean, eta Azkarate hegazkinez itzuli zen arren, bueltako bidea bakarrik egitea erabaki zuen Guerrak. Azoreetan egin zuen pasaitarrak hurrengo geldialdia. Ikus-entzunezkoa ostiralean emango dute, 19:30ean, Kabigorrin. ‘Ziztadak’ Zineforumean Bidasoko M15 mugimenduak iganderako finkatu du Zineforumaren hitzaldia. Ziztadak dokumentalaren emanaldia izango da, “Euskal Herriko indarkeria eza aktiboari buruzko dokumentala”. Sabino Ormazabalek aurkeztuko du lana gainera, igandean hilaren 27an, 19:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.