Bidasoako bokanan gorpu baten bila ari dira atzotik

Gurutze Gorria eta ertzainak ari dira atzo arrantzale batek ikusitako gorpua bilatzen.

Gurutze Gorria eta ertzainak ari dira atzo arrantzale batek ikusitako gorpua bilatzen.

Pertsona baten bila ari dira Bidasoaren itsasoratze eremuan. Atzo arratsaldetik ari dira, arrantzale batek Kirol kaian gorpu bat ikusi zuela esateko deitu zuenetik. Atzo arratsaldean 112 telefonoa arrantzale baten deia jaso zuten, 16:10an, Hondarribiko Kirol kai inguruan gorpu bat ikusi zuela esanez.Handik gutxira, Gurutze Gorriko buzoek bilaketa lanak hasi zituzten baina ez zuten ezer ere ez aurkitu. Ertzaintzaren talde bat eta larrialdietan aditu bat ere bertaratu ziren, baina argirik gabe geratu ziren eta bertan behera utzi behar izan zuten bilaketa. Gaur goizean hasi dira berriro arrantzaleak ikusitako gorpuaren bila. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian inguruko herrietan desagerketaren bat salatu den jakiteko asmoz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.