Lehen garaipena lortu du Donibane Eskubaloiak
Ez zen erraza izan, baina azkenean bai. Gipuzkoako Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak sasoiko lehen garaipena lortu zuen asteburuan Urola Aranzadi taldearen kontra, 32-31. Gol askoko partida izan zen, hasieratik bi taldeek bestearen atea zulatzeko erraztasunak izan zituztelako, hortaz, 14-14ko emaitzarekin iritsi ziren atseden hartzera.
Bigarren zatian Zumarragako taldeak 3 goleko abantailak izatera iritsi zen, baina markagailua irauli, eta partida bukatzeko bi minutu falta zirenerako bi gol aurretik jarri ziren arrosak. Hala ere, epaileak Donibaneko jokalari asko bota zituen kalera bi minutuz azken zatian, eta horrek are handiagoa egin zuen sanjuandarren garaipena, izan ere, azken segundoetan Jon Gajatek lortutako gol bati esker irabazi baitzuen lehia Donibanek.
Lehen garaipena lortuta, gora joan behar dute apurka arrosek, baldin eta mailari eutsi nahi badiote.