Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak datorren ostiralean jokatuko du Emakumeen Ligako 13. jardunaldiari dagokion partida, 21:00etan. Huelvan izango da, Toyota Recreativo Conquero taldearen aurka. Sailkapeneko azkenaurreko postuan dago Conquero, hiru garaipenekin, baina azken jardunaldian garaipen garrantzitsua lortu zuen Ciudad de Burgosen kontra.
Hondarribitarrek bi garaipen gehiago dituzte. Italee Lucas eskoltaren fitxaketaren ondoren, zortzi jokalari ditu taldeak eta ligako plantilla motzena duen taldea da. Nolanahi ere, larunbatean Tintos de Torori irabaztea lortu zuten eta Lucasen partehartzea garrantzia handikoa izan zen. Gainera, Mandisa Stevenson pibotak MVP izendapena lortu zen, 35eko balorazioarekin.
Txingudi Saskibaloia Elkarteko taldeen partidak
Emakumeen Liga
- Toyota Recreativo Conquero-Hondarribia Irun. Ostiralean, 21:00etan, Huelvan.
Gazteen Maila
- Saskiaxular-Hondarribia Easo. Larunbatean, 12:00etan, Donostian.
Kadeteen Maila
- Carnicas San Marcial-AYMA Goierri. Larunbatean, 16:00etan, Hondartza kiroldegian.
Haurren Mailkao Errendimendua
- Bera Bera-Hondarribia Irun. Igandean, 11:00etan, Donostian.
Haurren Mailako 1. urtea
- LEK Eskoriatza-Hondarribia Irun. Larunbatean, 10:30ean, Arrasaten.
Alebin Mailako Errendimendua
- Hondarribia Irun-Betiko Kafea Neskak A. Igandean, 18:00etan, Hondartza kiroldegian.