Arkeologia eta ehorzketa ohituren inguruko ikastaroa izango Oiasson

Kutxa Aretoak ekimenak antolatuta, arkeologiaren gaineko azterketa eta antzinako ehorzketa moduak hizpide edukiko dituen ikastaroa hartuko du Oiasso Erromatar Museoak otsailaren 5etik maiatzaren 21era bitartean. Asteartero izango dira eskolak, eta 16 eta 99 urte bitarteko lagunei zuzenduta egongo da. Europako, Ekialde Hurbileko eta Greziako historiaurreko ehorzketa ohitura eta erlijio sinesmenak landuko dira ikastaroan. Akeologiaren inguruko beste hainbat gai ere landuko dira bertan. Denera, ordubeteko hamalau saioetan banatuta egongo da ikastaroa. Parte hartu nahi duten lagunek 902540040 telefono zenbakian izena eman dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.