Elkartasun kontzertua egingo dute Errenterian Peruko gaixoen alde

Perun lupus gaitza jasaten dutenei laguntzeko elkartasun kontzertua egingo dute otsailaren 1ean Errenteria-Oreretako Telleri Alde ikastetxean, 18:00etan. Gertutik izan du Telleri ikastetxeak Peruko gaixoen egoeraren berri. Izan ere, ikastetxeko irakasle ohi bat misiolari joan baita herrialde horretara, eta bere arreba, gaixo dauka han. Kontzertua O’ Club taldeak emango du, eta prezioa borondatearen araberakoa izango da. Zero ilara ere badago; alegia, joan ezin baina lagundu nahi dutenentzat. Sarrerak ikastetxeko idazkaritzan eta Morrongilletako kioskoan lor daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.