Euskaltegian eratutako talde berria ixteko zenbait leku daude oraindik

Urtarriletik ekainera bitarteko eskoletan izena emateko epea hil honen hasieran ireki zuen Irungo Udal Euskaltegiak. Epea itxi ondoren, hasiberriei zuzendutako talde berri bat eratu zuen euskaltegiak, eta bertan parte hartzeko zenbait leku gelditzen direla jakitera eman du. Hori dela eta, bertan parte hartzeko interesa duten lagunek izena emateko aukera dute oraindik ere. Eskolak astelehen eta asteazkenetan aurrera eramango dira, 09:00etatik 11:00etara. Udal Euskaltegian bertan edota 943505273 telefonoan izena eman daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.