Flor Grijalbaren desjabetzea geldiarazi dute Irunen

Gaur 10:00etan, elkarretaratzea egin dute Bidasoko Stop Kaleratzeak taldeko kideek, Flor Grijalba Irungo bizilagunaren aurkako desjabetze prozedura salatzeko. Bertan jakin dute, desjabetzea geldiarazi dutela. 77 urte ditu Grijalbak, 39.000 euro inguruko zorra dauka Caixabank-ekin, “eta horren ondorioz 197.000 euroko balioa duen Grijalbaren etxebizitza eskuratu nahi du” bankuak. Mikel Ihidoy taldeko kideak azaldu ditu gertatutakoaren nondik norakoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.