Pasaiako Udalak zergen egutegiaren berri eman du. Honakoak dira, atalez atal, data horiek:
Martxoaren 1etik apirilaren 22ra:
- trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
- Jabari publikoaren erabilera
- Ura eta saneamendua, 2012ko hirugarren lauhilekoa
Apirilaren 1etik maiatzaren 20ra:
- Zabor bilketa, lehen seihilekoa
Maiatzaren 15etik uztailaren 5era:
- Ondasun higiezinen gaineko zerga
Uztailaren 1etik abuztuaren 20ra:
- Ura eta saneamendua, 2013ko lehen lauhilekoa
Irailaren 1etik urriaren 21era:
- Ibilgailuen sarrera tasa
- Taxien lizentzia tasa
Urriaren 1etik azaroaren 20ra:
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga
- Zabor bilketa, bigarren seihilekoa
Azaroaren 1etik abenduaren 20ra:
- Ura eta saneamendua, 2013ko bigarren lauhilekoa
Azokak, higiezinen errenta eta kanona: hilabete bukatutakoan, hilero 1etik 20ra edo hurrengo egun baliodunean. Hau da, urtarrileko kuotak otsailean kobratuko dira, eta horrela gainerakoak.
Etxez etxeko laguntza: hiru hilabete igaro ondoren, hilero 1etik 20ra edo hurrengo egun baliodunean. Hau da, urtarrileko kuotak apirilean kobratuko dira, eta horrela gainerakoak.