170 lagun bildu dira hondakin batzordearen auzoetako lehen bileretan

Hondakinen batzordeak hilaren 14ean hasi zituen auzoetako bilerak, eta dagoeneko bost egin ditu. Horietan 170 lagun azaldu dira guztira. Batzordeak balorazio “positiboa” egin du, eta jendeak interesa agertu duela jakinarazi du. Bilera horretan helburua hondakinen lan taldea osatzen duten herritarrek egindako hausnarketa eta Errenteria-Oreretan hondakinen arloan dagoen egungo egoera jakinaraztea dela gogorarazi du batzordeak. Datozen egunetan ere bilerak egiten jarraituko dute, eta etzi, Zamalbiden izango dira (guztiak behean daude). Batzar guztiak bukatutakoan, ostegunean, saioen balorazio bat egiteko bilduko dira, 19:00etan, Merkatuzarreko gela balioanitzean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte azaltzera. Bilerak
  • Etzi: 11:00etan, Zamalbideko eliz azpian.
  • Asteartean: 19:30ean, Olibet-Etxe Berrietako auzo elkartean.
  • Asteazkenean: 19:30ean, Gaztañoko Bukagaitz auzo elkartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.