Alabergako kaldereroak asteartean hasiko dira entseatzen

Inauteriak iragartzeko bidean, hurrengo igandean aterako dira kaldereroak herriko kaleetara. Alabergako kaldereroak dira ezagunenak Errenteria-Oreretan, eta dagoeneko asteartean hasiko dira entseguekin. Arditurri auzo elkarteak jakinarazi duenez, asteartean, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean izango dira 19:30ean auzo elkartean bertan. Parte hartzeko nahikoa da auzo elkartetik pasatzea. Bestalde, igandean 19:30ean aterako da konpartsa, eta Erdialdeko kaleak igaroko ditu. Ohi bezala, kanpamendua Zumardian jarriko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.