Beti Gazteren kontra jokatuko du Oiartzunek igandean

Futbolean, Ohorezko Erregional Mailan, ligako 19. jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Oiartzunek, Beti Gazte talde nafarra izango du aurrean. Partida etzi jokatuko dute, 16:15ean, Lesakako Mastegi zelaian. Nafarrak, sailkapeneko 16. postuan daude eta 17 puntu dituzte, Zarautzek (15.a da) eta Aurrerak (17.a da) bezala. Ligan 18 talde ari dira lehiatzen, lesakarrak beraz, jaitsiera postuetan sartuta daude. Oiartzuarrak, berriz, taularen goialdean daude. Laugarren postua da beraiena, eta 35 puntu dituzte. Hernani liderra bost puntura dute, 40 punturekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.