Jaitsiera postuetatik ateratzeko lehia du Saskilagunak-ek

Sailkapenari begiratuta, badirudi lasai egon daitekeela Hirugarren Mailako Saskilagunak taldea. Izan ere, hamargarren postuan dago, eta 14 talde daude ligan. Baina azken postuetan daudenak, puntu berdintsuak dituzte. Hauxe da sailkapena:
  • 10. postua: Saskilagunak. 14 puntu.
  • 11. postua: Mondragon Unibertsitatea. 14 puntu.
  • 12. postua: Internacional Monst. 13 puntu.
  • 13. postua: Mutriku. 13 puntu.
  • 14. postua: Astigarraga La Salle. 11 puntu.
Jardunaldi bakarrean, beraz, postu horiek alda daitezke. Zulotik ateratzen ahalegindu behar du Oiartzungo taldeak. Asteburuan izango du horretarako aukera, Mutriku (azken aurrena) izango baitu aurrean. Gaur jokatuko dute partida, 19:30ean, Mutrikuko kiroldegian.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.