Oarsoaldeko derbia, areto futboleko Lehen Mailan

Allerru eta Oiartzunen arteko areto futboleko derbia izango da asteburuan, Gipuzkoako Lehen Mailako ligako 14. jardunaldian. Bihar jokatuko dute norgehiagoka, 21:00etan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Lehia ez da berezia izango derbia izanagatik bakarrik. Izan ere, Oarsoaldeko bi taldeak sailkapenean bata bestearen atzetik daude. Oiartzuarrak bigarrenak dira taulan, eta 31 puntu dituzte. Lezoarrak, berriz, hirugarrenak dira, baina lau puntu gutxiagorekin: 27 dituzte. Isu Leihoak taldea da liderra eta 32 puntu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.