Oiartzungo Power Rangers-ek garaipena behar du

Areto futbolean, Gipuzkoako Bigarren Mailan, egoera larri samarrean dago Oiartzungo Power Rangers taldea. Hamalau talde ari dira lehiatzen ligan, eta oiartzuarrak hamaikagarrenak dira. Gure Txokoa da azkena lau punturekin. Intxaurrondo azken aurrenak 12 puntu ditu. Eta Power Rangers eta Zarautzek (11 eta 12. postuan) 13na puntu dituzte. Zulo horretaratik ateratzeko, garaipena behar du Oiartzungo taldeak, beraz. Asteburuan, hamalaugarren jardunaldian, Laskorain taldearen kontra jokatuko du Power Rangersek. Bihar izango da norgehiagoka, 20:30ean, Tolosako Usabal kiroldegian. Tolosarrak taulako zazpigarren postuan daude.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.