Zinema Paradisoren hurrengo hitzordua bihar finkatu dute

¿Y ahora dónde vamos? –Nora goaz orain?– film luzea emango dute bihar Amaia KZ Zinema Paradiso zikloaren barruan (20:00). Nadine Labakiren zuzendaritzapean ekoiztutako filmak komedia, drama eta genero musikala lantzen ditu. Gerraondoko istorioa lantzen du filmak. Kristauek eta musulmanek osatutako herrialde batean, gerraondoko emakume talde batek egindako lana jorratzen du istorioak. Lan hori, gizonen arteko gorrotoa alboratzea du xede. Hainbat errekonozimendu jaso ditu Labakiren filmak 2011. urtean aurkeztu zenetik. Hala, Torontoko Zinemaldiko Publikoaren Film Onenaren saria jasotzeaz gain, Canneseko Zinemaldian eta Critics Choice Awards festibalean izendapenak ere eskuratu zituen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.