Pasaian erreferentzia bilakatu da. Pasaiako Udal Euskaltegiak azken hemezortzi urtean antolatu du Kultur Astea, eta aurten ere horri ekin diote. Otsailaren 2an (larunbata) hasiko da, eta hil horren 8ra arte hainbat ekimen egingo dituzte. Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin antolatu dituzte ekimenok. Honakoa da horien zerrenda:
- Otsailak 2 (larunbata): 09:30etik aurrera, Sagardoaren Museora bisita gidatua egingo dute, eta ondoren bazkaria, Mintzalaguna egitasmoko lagunen ekimenez.
- Otsailak 4 (astelehena): 19:00etan, Santa Agedako korua Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hagin Rezola eta Eli Pagola bertsolariek parte hartuko dute. Ondoren, afari-merienda.
- Otsailak 6 (asteazkena): 10:00etatik aurrera, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa.
- Otsailak 7 (osteguna): Ramon Gaztelumendik Balkoietako baratzeak izenburupean hitzaldia emango du.
Joxe Manuel Odriozola
- Otsailak 8 (ostirala): Joxe Manuel Odriozola irakasleari agurra. 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Haatik dantza konpainiak Errimak oinetan ikuskizuna emango du. Ondoren luntxa izango da.
Kultur Asteko emanaldi guztiak euskaltegian izango dira (Trintxerpeko Euskadi etorbidean dago). Informazio gehiago nahi duenak 943 00 43 40 telefono zenbakira dei dezake, edo
euskal@pasaia.net-era mezua bidali.