Inauterietako kartela
Inauteriak Hondarbiyan kartelak irabazi du Hondarribiko Kultura departamentuak antolatutako 2013ko inauterien kartel lehiaketa. Joan den ostiralean Txomin Sagarzazu zinegotziak eta Agurtzane Ugarte egileak berak aurkeztu zuten kartela. Epaimahaiaren ustez,
Inauteriak Hondarbiyan izan da aurkeztu diren 25 karteletatik onena. Iaz 28 lan aurkeztu ziren, aurten baino hiru gehiago.
Gotzone Eluk, Floren Portuk, Idoia Seijok, Lupe Olaskoaga eta Txomin Sagarzazu zinegotziek, eta Goio Uriarte kultura teknikariak osatu dute inauterietako kartel lehiaketako epaimahaia.
Otsailaren 4tik 17ra aurkeztutako lanen erakusketa jarriko dute Arma Plaza Interpretazio Zentroan, ohiko ordutegian.