Auzolana egingo dute larunbatean Lezoko herri baratzeetan
Herri baratzeen egitasmoaren barruan, auzolana egingo dute datorren larunbatean eremu horretan. Erreka bazterretan zuhaixkak landatu eta baratzeetan fruta arbolak landatzea da helburua. Auzolanean parte hartu nahi dutenek, herri baratzetan dagoen etxolara joan beharko dute goizeko hamarretan.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta bereziki herri baratzaren bat eskuratu dutenak.