San Pedrok ekipazio berria aurkeztu du
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak traineruetan ibiliko diren arraunlariek erabiliko duten ekipazioa edo jantziak aurkeztu ditu. Aurreko urtekoak baino diseinu berritzaileagoa dute, eta berritasunen artean dago alboetan Pasai San Pedro eta Libia jartzen duela. San Pedrok bere webgunearen bitartez erakutsi du ekipazioa.
