Antxoko Jaizkibelen mus txapelketa, otsailaren 18tik aurrera

Jaizkibel Mendizale Taldeak urteroko mus txapelketa antolatu du. Otsailaren 18an hasiko dituzte partidak, eta hortik aurrera norgehiagoka guztiak astegunetan egingo dituzte, 20:00etan, Antxoko taldearen egoitzan (Oarso kalea, 4). Lehen lau sailkatuentzat “sari ederrak” izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Izena eman nahi dutenek elkartearen egoitzatik pasatu behar dute asteazken edo ostiraletan, 20:00etaik 22:00etara (otsailaren 14a baino lehen). Hamar euroko kostua du izen-emateak. Jaizkibelen webgunean lehiaren gaineko informazio gehiago lor daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.