Atez atekoaren kostu ekonomikoaren gaineko datuak emango ditu gaur Lezoko Udalak
Lezoko Udalak, atez ateko sistemaren kostu ekonomikoen gaineko datuak aurkeztuko ditu gaur goizean udal areto nagusian. Ainhoa Zabalo alkateak eta Ainhoa Intxaurrandieta zinegotziak emango dituzte azalpenak.Halaber, otsailean zehar ingurumen alorrean udalak egingo dituen hainbat ekimenen berri emango dute.